Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, October 31, 2008

DBH 2: Natura. Elementuen Taula Periodikoa

Atzo Elementuen Taula Periodikoa aztertzen hasi ginen eta ikusi genuen elementu batzuk oso ezagunak genituela. Taularen azterketarekin jarraituko dugu gaur ere.
a) Zer esan nahi du elementu hauen izenak? Hidrogenoa, Helioa, Litioa, Karbonoa, Oxigenoa, Nitrogenoa, Sufrea, Fosforoa, Potasioa eta Magnesioa.
b) Wolframioa izeneko elementu bat badago. Nolakoa da? Non eta noiz aurkitu zen? Nork aurkitu zuen? Zertan erabiltzen da?
c) Ordena itzazu honako elementu hauek beren aurkikuntza dataren arabera: potasioa, teknezioa, galioa, uranioa, radioa eta kriptona.
d) Nor zen Marie Curie? zergatik da famatua? noiz eman zioten Nobel saria? zein elementuri eman zioten bere izena eta noiz?
e) Argazkian Dmitri Ivanovich Mendeleyev ageri da. Zer zerikusi dauka gai honekin?

Thursday, October 30, 2008

DBH 3: Natura. Disoluzioak:

Disoluzioak aztertzen hasi gara eta hona hemen gaiari buruzko bi ariketa.
1. ariketa:
250 mililitro uretara gatza bota dugu %4'25eko kontzentraziodun disoluzioa lortuz. Kalkula ezazu:
a) Zenbat gatz bota dugun.
b) Disoluzioaren masa.
c) Disoluzioak 260 ml-ko bolumena badauka, disoluzioaren dentsitatea.
2. ariketa:
18 gr/l-ko kontzentrazioa duen ur eta gatzezko disoluzio baten bolumena 3'75 litrotakoa da. Disoluzioaren dentsitatea 0'76 gr/ml-koa dela jakinik, kalkula ezazu:
a) Gatzaren masa.
b) Disoluzioaren masa.
c) Disolbatzailearen masa.
d) Disoluzioaren kontzentrazioa (masa-%tan)

Tuesday, October 28, 2008

DBH 4: Biologia. Ekosistema motak.

Hona hemen bi bideo. Bakoitza ekosistema konkretu batean ateratakoa da. Klasean ikusi dugunaren arabera esan ezazu zein ekosistemari dagokion bakoitza eta nolako baldintza klimatikoak, nolako landaretza eta nolako animaliak aurkituko ditugun bertan.

DBH 2: Mate. Azterketa

Bihar lehenengo orduan klasea izango dugu eta azkenengo orduan izango da azterketa (zuek hala eskatu zenidatelako).
Azterketan sartuko diren ariketa motak zerrendatu dizkizuet:


* Zenbakien zatigarritasuna (zatitzaileak bilatzea; 2, 3, 4, 5, 6, 9, 10, 11, 25 eta100)
* Zenbakien deskonposaketa faktoriala (liburuko 21eta 22. orrialdeak)
* Zenbakien arteko MKT eta ZKH bilatzea (liburuko 24 eta 25. orrialdeak)
* MKT eta ZKH-ren problemak ebaztea (blogean daukazuen fitxako ariketen antzekoak)
* Zenbaki osoen arteko eragiketak (liburuko 26tik 29rako orrialdeak)
* Zenbaki osoen berreketak (azkenengo eman duguna, liburuko 32. orrialdea eta nik banaturiko fitxa)

Besterik gabe, asko ikas ezazue eta zorterik onena azterketan.

Friday, October 24, 2008

DBH 2 eta 3: Egoera aldaketak.


Aurten naturako klasean egoera aldaketak aztertu ditugu. Ea interneten aurkitu dudan animazio hau gustuko duzuen (klikatu argazkian).

Thursday, October 23, 2008

DBH 4: Matematika.

Nor da zientzilari hau?
Bila ezazu berari buruzko informazioa:
- noiz eta non bizi izan zen?
- zergatik da famatua?
- zein liburu famatu argitaratu zuen 48 urte zituela?

Tuesday, October 21, 2008

DBH 2: Natura 2. Azterketarako errepasu eskema


Hemen duzue ostiraleko azterketarako gaia errepasatzeko eskematxo bat (klikatu argazkian handiagoa ikusteko).

DBH 4: Fisika. Higidura uniformea.

Hemen duzue traktore bat bere erremolkearekin. Traktorearen aurreko gurpilaren diametroa 96 cm-koa da eta atzekoarena aldiz 172 cm-koa. Erremolkearen gurpilen diametroa aldiz 78 cm-koa da. Aurreko gurpilak 36 bira eman baditu, kalkula ezazu:
a) Traktoreak ibilitako distantzia.
b) Traktorearen abiadura (m/s eta km/h-tan).
c) Gurpil bakoitzaren abiadura angeluarra (rpm eta rad/s).
d) Gurpil bakoitzak eman duen bira kopurua.

Thursday, October 16, 2008

DBH 2: Natura. Nahasturak bereizteko teknikak

Klasean egindako taula jarri dizuet blogean.




Gainean klikatuz gero ondo ikusten da.

DBH 4: Biologia. Eskualde Biogeografikoak (3)

Ikusten dut batzuk jadanik bukatu duzuela aurreko ariketa eta hemen dituzue sailkatzeko animalia gehiago. Oraingoan izenak euskaraz idatzita daude:
Luhartza, gekoa, walabia, alpaka, grizlia, lepitzulia, iaka, manatia, arkanbelea, makila intsektua, zirauna, gorila, arrubioa, guanakoa, iakarea, surikata, narbala, okapia eta eskinosoa.

Tuesday, October 14, 2008

DBH 4: Biologia. eskualde biogeografikoak (2)

Non kokatuko zenituzke ondorengo animalia hauek?
quetzal-a, lemur-a, amilotxa, orka, kiwi-a, kobra, altzea, tigrea eta kukaburra. Beraien ezaugarriei begiratuta erraza al da bakoitza eskualde biogeografiko horretan kokatzea?

DBH 4: Biologia. Testaren emaitzak

Klikatu ezazu ondorengo argazkian eta

DBH 4: Biologia. eskualde biogeografikoak (1)

Eskualde biogeografikoak aztertzen ibili gara aspaldian. Mural ederrak ere egin dituzue. Orain gaiari amaiera emateko honako galdetegi hau erantzuteko eskatuko dizuet. Ez da zaila, lasai, galdera gehienen erantzunak jadanik bai baitakizikizue, batzuk erantzuteko ordea interneten nabigatu beharko duzue. Ezinbestekoa da zuen izena idaztea eta bukaeran Submit izeneko tekla sakatzea, bestela zuek egindako lana galdu egingo da eta.




Monday, October 13, 2008

DBH 2: Natura. Nahastura motak.

Hemen dituzue hainbat argazki (gainean klikatuz gero handiagoak ikusiko dituzue). Bertan hainbat osagai nahasten ikusten dira.
Argazki bakoitzari buruz honako galdera hauek erantzun itzazu:
a) Zein osagai elkartzen ari gara?
b) Nolakoa da osagai bakoitza? (sustantzia, nahastura homogeneoa, nahastura heterogeneoa)?
c) Nolako nahastura sortuko da osagai hauek elkartzean?

DBH 2: Natura. Nahasturak bereizteko teknikak

Natura klasean ikusi dugu badaudela hainbat teknika nahasturak bereizteko. Hona hemen Araban aurki ditzakegun hainbat adibide.
Azal ezazu nahasturak banatzeko zein teknikarekin loturik dagoen argazki bakoitza eta azal ezazu pixka bat zein prozesu eta zein produktu egiten diren toki bakoitzean.

Monday, October 6, 2008

DBH 3: Natura. Gas idealen ekuazioak

Egin itzazue ondorengo ariketak. Emaitza jartzea nahikoa izango da baina ezinbestekoa da erabili duzun formularen izena adieraztea.
1) 450mmHg-tan dagoen gas baten tenperatura 20ºC-koa da. Tenperatura 32ºC-tara igoz gero, zein izango da gasaren presio berria?
2) Bi litro eta laurdeneko bolumena duen gas baten presioa 850mmHg-takoa da. Presioa 350mmHg igotzen badugu, zein izango da gasaren bolumen berria (ml-tan)?
3) 200 zentimetro kubiko dituen gas batek 27ºC-ko tenperatura dauka. gasaren bolumena hirukoizten badugu zein izango da bere tenperatura berria?
4) 45ºCtan zegoen gas bati tenperatura 20ºC igo diogu eta orain 1500mmHg-tako presioa dauka. Zein zen bere hasierako presioa?

Friday, October 3, 2008

DBH 2: Natura. Materiaren propietateak

Materiaren propietateak aztertzen ari gara. Badaude hiru komunak direnak; masa, bolumena eta dentsitatea. Beste batzuk aldiz propietate bereziak dira; solidoetan gogortasuna, hauskortasuna, xaflakortasuna eta harikortasuna eta fluidotan biskositatea (likatasuna) eta usaina. Honetaz gain konduktibitate termikoa eta konduktibitate elektrikoa ere aipatu beharko ditugu. Goian duzun argazki honetan kafeteraren pitxarra ikusten duzu.
a) Zein sustantziaz osaturik dago (hiru nagusiki)?
b) Zein ezaugarri ditu sustantzia bakoitzak?
c) Zergatik erabiltzen dira material horiek?