Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, January 30, 2011

Berria: Kutxaespazioaren 2011. urteko programazioa

Kutxaespazioak astronomiaren inguruko hainbat ekintza programatu ditu 2011 urterako.
Bisita gidatuak behatokira:
Otsailean hasi eta datorren urtarrilerarte hilero ostiral batean izango dira. Bertan teleskopioaren kupularekin zerikusia duen guztia azaldu eta gaua oskarbi badago izar eta planetak ikusteko aukera egongo da.
Astronomia ikastaroak: Otsaila-Martxoan ikastaroaren lehen maila eta Urria-Azaroan bigarren maila.
Ostiral astronomikoak: Hilero, azken ostiralean, gau hortan ikusgai dauden astroak begiratzeko aukera egongo da.
Hemen duzue folletoa.

Saturday, January 29, 2011

MGZ: Txertoen mundua

Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilla zientzia-dibulgaziorako programan Mikel Alvarez medikuak txertoen mundua azaldu digu.
Ohiko txertoak, txerto berriak eta txertoak jartzeko modu berriak.... Gainera, txertoen esparruko erronkak zein diren eta beste gogoeta batzuk ere egingo ditu.
25 minutu inguruko audio interesgarria da.
Klikatu hemen: Txertoen mundua - Mikel Alvarez

Tuesday, January 25, 2011

MGZ: El jardinero fiel

Osasunaren gaiarekin gabiltzala, farmazeutika erraldoiek Afrika aldean egiten dituztenak ikusi ditugu El jardinero fiel filmean. Ralph Fiennes eta Rachel Weisz dira protagonista nagusiak. Emakumezkoen bigarren aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Rachel Weisz-ek eta musikarik onenaren Oscar sarirako nominazioa izan zuen Alberto Iglesias donostiarrak.
Filma John Le Carreren Lorezain irmoa (The constant gardener) liburuan oinarritua dago, eta liburua berriz Nigerian 1996an gertatu zen kasu batean.
Kenian grabatu zuten, Nairobi hiriburuan, Turkana lakuan eta Kiberan. Kiberan milioi bat pertsona bizi dira txaboletan, afrikako txabola-herririk handiena da. Pelikularen egileak grabazioan bizitakoarekin hain hunkituta gelditu ziren bertan proiektuak aurrera eramango zituen gobernuz kanpoko erakunde bat sortu zutela, Constant Gardener Trust.

Monday, January 24, 2011

MGZ: Worldclock, munduaren erlojua.

Begiratu www.poodwaddle.com orrialdeko munduko erlojua eta ikusi nola aldatzen den segunduro munduko populazioa, heriotzak, gaixotasun bakoitzak infektaturikoak, eta beste hainbat eta hainbat parametro. Benetan interesgarria. Aupa Eli, eskerrikasko.


Poodwaddle.com

Friday, January 21, 2011

MGZ: Azter dezagun gure dieta.

Hemen duzue Sociedad Española de Hipertensión erakundeak daukan web orria. Bertan kalkutalu ahal izango dugu ea nolakoa den gure dieta. Gogora ezazue adibidez azken bi egunetan jan duzuena eta ikusi zenbat jan duzuen, zenbat kaloria hartu dituzuen, zein motatako elikagaiak izan diren...
Ondoan duzuen irudian elikagai bakoitzaren razio baten erreferentzia daukazue, beti bezala klikatu irudian handiago ikusteko.
Ondoren klikatu cyberpadres.com elkartearen orrialdean eta ikus ezazue bi egunetako dieten artean zein izan den orekatuena.

Berria: Munduko nekazari txikienak.

Urtarrilaren hemeretzian Science.com orriak argitaratu zuen berriaren izenburua da. Nortzuk dira baina nekazari txiki horiek? Ba Dictyostelium discoideum izeneko amebak. Ameba hauek bakarrik bizitzeko gai dira baina janaria bukatzen hasten zaienean hainbat ale elkartu egiten dira zentimetro erdiko sustantzia likatsu bat sortuz. Orduan guztien artean zurtoin txiki bat eratzen dute eta bertan esporak garatzen dituzte, garai hobeak datozenean ernatu eta ameba berriak sortzeko.
Orain arte hau jakina zen, baina Houstongo Rice Universityko Debra Brock biologariak aurkikuntza bat egin du: Amebek bakteriak "landatzen" dituzte zurtoin txiki horretan, horrela esporak ernatzean elikagaia izan dezaten.

Friday, January 14, 2011

MGZ: Gaixotasunen inguruko lana

Gaixotasunen inguruko lana egiterakoan jarraitu beharreko puntuak:







Gaixotasunaren deskribapena
Mota:
infekziosoa, genetikoa, mentala, autoinmunea, organo bati lotua edo istripua.
Sintomak
Kaltetutako organoak
Faseak
Ondorioak: kronikoa da, hilgarria da…
Zerk sortzen du? Nola sortzen da?
Arrisku faktoreak

Tratamendua
Besterik:
Munduko zein eremutan du eragina?
Noizkoak dira lehenengo kasuak?
Noiz aurkitu zen txertoa, antidotoa, irtenbidea…?
Kasu famaturen bat?

Tuesday, January 11, 2011

Berria: 2010eko web orri erabilienak

Urtero bezala web orri erabilienen rankinga egin du Experian Hitwise taldeak.
Emaitzei begiratuta argi ikusten da Facebooken gorakada, izan ere Googlek aurtengo urtean iazko datuekin konparatuz %9a igo badu ere, Facebooken igoera %185ekoa izan baita.
Mundu mailan:
1. Google: 970 milioi erabiltzaile
2. Microsoft: 869 milioi erabiltzaile
3. Facebook: 650 milioi erabiltzaile
4. Yahoo!
Estatu Batuei dagokionez:
1. Facebook: erabiltzaileen %8'9
2. Google: erabiltzaileen %7'2
Hala ere Googlen barnean bere taldekoak diren YouTube, Gmail eta Google Maps sartuta bera da nagusi, erabiltzaileen %9'9arekin.

Saturday, January 8, 2011

MGZ: Malariaren kasu lotsagarria

Hemen duzue Malariaren kasu lotsagarria.
Malaria munduan dagoen izurrite lazgarriena da, 500 millioi infektatzen dira urtero eta 3 milloi hiltzen dira. 1987an Manuel Elkin Patarroyo kolonbiarrak %30-50eko efikazia zuen txertoa aurkitu zuen, Osasunerako Mundu Erakundeari eman zizkion eskubide guztiak eta honek 20 urtetan ez du ezer egin. Ikusi ikusi bideoa, merezi du eta.

Thursday, January 6, 2011

MGZ: Gaixotasunak.

Azken posta hauetan gaixotasunen inguruko bideotxoak ikus ditugu. Hala nola:
eskizofrenia, hemofilia, daltonismoa, minbizia, alzheimerra, gigantismoa, enanismoa...
Oraingoan Europak XIV mendean jasan zuen izurrite beltzaren inguruko bideoa daukazue. Populazio guztiaren heren bat hil zen orduan. Jadanik ez dugun gaixotasuna da, baina gaur egungo beste izurriteekin antzekotasunak dituena. Bideoa Cuatroko Iker Jimenezen programa da, zientifikoa baino inpaktanteagoa dela esan nahi dut honekin, baina azaletik izan arren nahiko ongi erakusten du izurritea zer izan zen. Egin klik irudiaren gainean.










Programaren une batean Pieter Brueghel-en koadroa bat aipatzen dute. Egin klik hemen.

MGZ: Vincent

Ezagutzen duzue Vincent Malloy? ala... Vincent Price da?
Nolaaaa? Ez duzuela ezagutzen Vincent?
Hau da Vincent...

MGZ: Gaixotasun genetikoak

Hona hemen gaixotasun genetikoen inguruko bideo batzuk.
Lehenengoa hemofilia gaixotasunaren ingurukoa. Oso ongi dago bideoa.










Bigarrena daltonismoaren inguruko bideoa.










Hirugarrena, daltonismoa gai hartuta auto marka baten iragarkia.

Sunday, January 2, 2011

MGZ: Zientzia Zineman (4)

Hiruhileko honetan gaixotasunei buruzko lana egin beharko duzue. Badaude gaixotasun genetikoak, infekziosoak, mentalak, inguruneko baldintzek eragindakoak, istripuek sortutakoak, gaixotasun oso arraroak...
Hemen dakarzkizuet gaixotasun hauetako batzuk gai hartuta egin diren film ezagun batzuen trailerrak: Planta 4ª, El diario de Noa eta La decisión de Anne. Lehenengo biak oso ondo daude, hirugarrena ez dut ikusi baina itxura ona hartzen diot.























Laugarren filme bat ere ekarri nahi dut gogora. Ez da gaixotasun konkretu bati buruzkoa baina hainbat gizaki bitxi agertzen dira bertan, erraldoiak, nanoak, siamesak, otsogizonak, denak Tim Burton handiaren gidaritzapean. Big Fish da, nik sekula ikusi dudan filme onenetako bat.