Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, June 21, 2012

DBH 1: Natura. TELEDENDA

Materialen gaia aitzaki hartuta Gasteizko Miguel de Unamuno ikastetxeko DBH 1D-ko ikasleek "Teledenda" saioa egitea erabaki dugu. Ea gustoko duzuen...


Tuesday, June 19, 2012

DBH 1: Murriztu, berrerabili eta birziklatu

Hemen duzue Los Colorados taldearen "Reducir, Reutilizar y Reciclar" kanta (klikatu irudian). Ea gustuko duzuen. Ondoren entzundakoaren inguruko hausnarketa egingo dugu.


Tuesday, June 5, 2012

DBH 1: Natura. Materialen arteko konparaketa

Hemen dituzue material desberdinez egindako produktu bikoteak.
Esan ezazue zein abantaila eta zein desabantaila ematen dion material bakoitzak gauza horri.


  

beirazko eta plastikozko
esne botilak


plastikozko eta burdinezko
zorrozkiloak
  

zilarrezko eta egurrezko
goilareak


buztinezko eta plastikozko
platerak

Friday, June 1, 2012

DBH 1: Materialen erabilera

Hona hemen sei argazki:
Kargadorea, kafe-makina, bonbila, argazki-markoa, txardangoa eta botila.
Esan ezazu gauza bakoitza zein materialez osaturik dagoen eta zergatik erabili duten material bakoitza atal berezi hori egiteko.