Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, January 30, 2013

DBH 4: Bio. Organo homologoak eta analogoak.

Organo homologoak:
Jatorri bera duten organoak dira, baina funtzio desberdina betetzen dutenez itxura ere desberdina dute.
Adibidez, hegaztien mokoak.

Abozeta
(Recurvirostra avosetta)
Lanperna-musua
(Fratercula arctica)
Miru gorria
(Milvus milvus)
Pelikanoa
(Pelecanus onocrotalus)







Bila ezazu interneten nola eta zertarako erabiltzen duen hegazti bakoitzak bere mokoa.


Organo analogoak:
Jatorri desberdina duten organoak dira, baina funtzio bera betetzen dutenez itxura ere antzekoa dute.
Adibidez, animalien hankak.

Olagarroa
(Octopus vulgaris)






Gizakia
(Homo sapiens)






Ibai karramarro arrunta
(Austropotamobius pallipes)

Karabela portugesa
(Physalia physalis)

Wednesday, January 23, 2013

Batxi 1: Bio. Iraizketaren inguruko istorioak

Nutrizio funtzioaren barruan, landare zein animalien iraizketa sistemak aztertu ditugu. Ondorengo galderek gai honen inguruko istorio bitxiak ikertzeko aukera emango dizute:

Anbarra
- Zer da anbarra?
- Nola eta zertarako sortzen da?
- Aspaldian balio erantsia dauka, batez ere filme ezagun baten ondoren. Zein da filma?
¿Zerk eman dio balio berria eta zergatik?
- Zein izen eman zioten greziarrek anbarrari?
- Arabako zein herritan dago anbar meatoki handia?
Anbar grisa
- Zer da?
- Nola eta zertarako sortzen da?
- Zertarako erabiltzen du gizakiak?
- Merkea ala garestia al da?

Chincha uharteak:
- Non daude eta nolakoak dira?
- Zergatik izan ziren garrantzi handikoak?
- Zein gerra hasi zen uharte hauen inbasioarekin?

Monday, January 21, 2013

MGZ / DBH 4: Bio. Gizakiaren eboluzioa (2)

Gizakiaren eboluzioaren inguruan Jean Jacques Annaud zuzendariaren "Suaren bila" filmea ikusi dugu, 1981ean egindakoa. Garai hartako zientzilari onenen aportazioak izan zituen bai eta etologo eta hizkuntzalarienak ere.
Azpiko irudian klikatuz gero filmea ikusiko duzue YouTuben. Hasierako hitzak alemanieraz dauden arren, ez arduratu, filmean ez dute hitzik egiten eta.

Hona hemen filmari buruzko hainbat galdera:
1) Zer garrantzia dauka suak hominidoentzat? Zertarako erabiltzen dute?
2) Zein da neandertalen dieta?
3) Neandertalek haragia ere jaten dute, baina zer dira, ehiztariak, sarraskijaleak, kanibalak... ?
4) Zeintzu animalia azaltzen dira filmean? Hauetatik zeintzuk iraungi ziren?
5) Konpara itzazu homo erectus-en, neandertalen eta homo sapiens-en armak.
6) Aipa itzazu neandertalen eta homo sapiens-en arteko desberdintasunak:
     - Itxuran.
     - Komunikatzeko gaitasunean
     - Bizilekuetan
     - Arte, kultura eta zientziari dagokionean
7) Zure ustez neandertalak gizaki inteligenteak dira? Jar itzazu filmean azaltzen diren adibideak.
8) Filmean, zer ikasi dute neandertalek homo sapiens-engandik?
9) Filmaren arabera, zein izan zen homo sapiens-en arrakastaren giltza?
10) Neandertalak iraungi ez balira, non eta nola biziko zirela uste duzu?
11) Filman agertzen diren homo sapiens-ekin identifikatzen al zara? Zertan bai, zertan ez?

Batxi 1: Bio. Landareen moldaerak

Hona hemen hainbat landare espezie. Bila ezazu:
- Non eta zein baldintzatan bizi diren.
- Zein den aurre egin beharreko arazorik handiena.
- Nola egin dioten aurre arazo horri.


Carnegiea gigantea
Conium maculatum
Drosera rotundifolia
Honckenya peploides
Nympaea alba
Urtica dioica
Viscum album
Welwitschia mirabilis

Wednesday, January 16, 2013

Batxi 1: Bio. Nutrizioaren inguruko galderak

Izaki bizidunen nutrizioaren gaia bukatu berri dugu. Hona hemen ikasitako kontzeptuak lantzeko hainbat galdera, kontuz ibili bateren batek tranpa badu eta:

1) Landare haragijaleak zein maila trofikotan sartzen dira? Zergatik?
2) Zergatik ez dugu otsorik, arranorik edo katurik jaten?
3) Zein da bizkarrotzaren eta harraparitzaren arteko desberdintasuna?
4) Zein espezie dira gure komentsalak? Aipa itzazu gutxienez hiru erreinutako adibideak.
5) Zer esan nahi dugu "ziklo biogeokimikoa" aipatzerakoan? Azal ezazu eta jar itzazu adibide batzuk.
6) Zergatik ez dugu esaten "energiaren zikloa"?
7) Zer gertatuko litzateke karbonoaren zikloarekin eta nitrogenoarenarekin landareak existituko ez balira?
8) Deskriba itzazu landare talofitoen xilema eta floema.
9) Basamortuan uraren eskasia nabaria da, ez ordea hondartzan edo Groenlandian. Zergatik orduan ez dago landare gehiagorik bi toki hauetan?
10) Landareek zergatik ez dute iraiz aparaturik?
11) Zerk egiten du bitxiloreak zuriak eta horiak izatea? Zein abantaila ematen dio landareari lorearen koloreak?
12) Nitrogenoa garrantzi handikoa bada, zergatik da beharrezkoa txizatan kanporatzea?

Monday, January 14, 2013

Batxi 1: Bio. Lurzoruaren eragina landaretzan.

Erantzun itzazu honako galdera hauek:

1) Ohian tropikaletako landareei erortzen al zaizkie hostoak? Zergatik?
2) Zergatik ez da landaretza handirik izaten hondartzatan? Eman itzazu arrazoi bi.
3) Siberiako konifera basoetan landareak ez dira oso haundi hazten. Zergatik?
4) Zergatik ez da landarerik hazten pagadien barrenean?

Saturday, January 12, 2013

MGZ / DBH 4: Bio. Gizakiaren eboluzioa (1).

Gizakiaren eboluzioa aztertzen ari garenez hemen dakarkizuet filme berezi bat. "Haitzuloetako hartzaren leinua" edo "El Clan del Oso Cavernario" nobelaren adaptazio zinematografikoa da. Hemen duzuena filmaren hasierako sei minutuak dira. Bertan agertzen da nola Neanderthal talde batek Cro-Magnon haur bat aurkitu eta berarekin eramaten duen.

Monday, January 7, 2013

Batxi 1 / DBH 4: Elikadura hegaztietan

Hona hemen hainbat hegaztiren izen zientifikoak. Google irudiak erabiliz, saia zaitezte bakoitzaren elikatzeko era zein den asmatzen:

- Alcedo atthis
- Ardea cinerea
- Buteo buteo
- Cinclus cinclus 
- Circaetus gallicus 
- Dendrocopos major
- Gypaetus barbatus
- Himantopus himantopus
- Numenius arquata
- Pelecanus onocrotalus
- Phalacrocorax carbo 
- Phoenicopterus ruber
- Pica pica
- Platalea leucorodia
- Pyrrhula pyrrhula
- Recurvirostra avosetta