Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, May 27, 2013

DBH 3: Disoluzioen ariketak (3)

1) Disoluzio bat egin dugu 250 gramo gatz eta litro eta hiru laurden ur erabilita. Kalkula ezazu disoluzioaren kontzentrazioa (g/l) eta masa-portzentaia.
2) Hiru litro eta laurden glizerina sei litro uretan disolbatu dugu. Jakinik glizerinaren dentsitatea 1261 g/l dela, kalkula itzazu:
   a) Disoluzioaren bolumen-portzentaia.
   b) Disoluzioaren kontzentrazioa (g/l).
   c) Disoluzioaren masa-portzentaia.
3) Limoi zukua urez diluitu dugu eta 90 gramotako disoluzioa lortu dugu, masa-portzentaia %5'2koa duena. Jakinik disoluzioaren dentsitatea 1067 g/l-koa dela, kalkulatu:
   a) Erabilitako zuku kopurua.
   b) Disoluzioaren kontzentrazioa.
4) Altzairuzko barra bat daukagu. Barraren masa lau kilo eta erdikoa da eta aberastasuna %1'36koa. Kalkulatu barra hori egiteko erabili ditugun karbono eta burdin kopuruak.
5) Disoluzio bat egiteko 45'14 litro ozpin (1049g/l) eta 27'56 litro ur erabili ditugu. Kalkulatu:
   a) Disoluzioaren bolumen-portzentaia.
   b) Disoluzioaren kontzentrazioa (g/l).
   c) Disoluzioaren masa-portzentaia.
   d) Disoluzioaren dentsitatea.

Friday, May 17, 2013

DBH 3: Disoluzioen ariketak (2)

1) Laranjazko freskagarri baten 20 lata ditugu (bakoitza 33cl-koa) eta lataren azalean laranja zukua %4'5 dela jartzen du. Kalkula ezazu erabilitako zuku bolumena eta ur bolumena.
2) 35 kg karbono erabili dugu tona eta laurden altzairu lortzeko. Kalkula ezazu aleazioaren portzentaia.
3) Zein izango da 3.102 litro disoluzioren kontzentrazioa baldin eta erabilitako solutu kopurua 8'2.10-2 kilogramo bada.
4) Bederatzi litro eta hiru laurden ur nahastu ditugu bi litro eta erdi ozpinekin. Jakinik ozpinaren dentsitatea 1'15 g/l dela, kalkula itzazu solutuaren portzentaia (bolumen eta masaren arabera) eta kontzentrazioa.
5) Disoluzio baten 35 litro hartu ditugu. Disoluzioaren ezaugarriak honako hauek dira: masa-portzentaia %14 eta dentsitatea 2'08 g/l. Zenbat gramo solutu erabili dugu disoluzio hori egiteko?

Tuesday, May 14, 2013

DBH 4: Flevolandia.

Hona hemen Flevolandiaren argazki bat. Benetan bitxia da Flevolandia.
Bila ezazu informazioa honen inguruan:
- Non dago?
- Zer da?
- Nola eta noiz sortu zen?
- Nolakoa da?

Sunday, May 12, 2013

DBH 3: Disoluzioen ariketak (1)

1) Itsasoko ura geneukan 3'5
g/l-ko kontzerntrazioarekin. Kristalizazio prozesuaren bidez 22 kilogramo gatz lortu baditugu zenbat ur gazi geneukan hasieran?
2) Bi ardo kutxa eta erdi ditugu, 13'5ยบ-eko graduazioaz (bolumenean). Ardo guztia distilatuko bagenu zenbat etanol eskuratuko genuke?
3) 55 gramo azukre 40 ml uretan disolbatu dugu. Kalkula ezazu disoluzioaren kontzentrazioa (g/l-tan).
4) 1'45g/l-ko dentsitatea duen disoluzio baten zazpi litro eta laurden ditugu. Zein da disoluzioaren masa?
5) Bi litro eta erdi ozpin uretan disolbatu nahi ditugu eta disoluzioak %32'75-eko bolumen-portzentaia izan dezan nahi dugu. Zenbat ur erabili beharko dugu?
6) %27-ko kontzentrazioa eta 3'25 g/l-ko dentsitatea dituen disoluzio baten 16 litro ekoiztu ditugu. Zenbat solutu erabili dugu?
7) Disoluzio bat egiteko 3 litro etanol (dentsitatea = 0'791g/l) eta 20 litro ur erabili ditugu. Kalkula itzazu disoluzioaren masa, disoluzioaren dentsitatea eta disoluzioaren portzentaiak (bolumen eta masaren arabera).

Friday, May 10, 2013

DBH 4: Hondartzen sorrera.

Hona hemen hainbat hondartza. Koka ezazu bakoitza eta esan ezazu nola eratu den.





Laida








Skagen







Karraspio







La Tancada

Wednesday, May 8, 2013

Batxi 1 / DBH 4: Jatorri desberdineko uharteak.

Hona hemen  hiru uharte. Koka itzazu mapan eta azal ezazu bakoitza nola sortu den:


Tokelau





 Anak Krakatoa








Norderoogsand

Friday, May 3, 2013

Batxi 1/ MGZ: Lorezain leiala (El jardinero fiel). Galdetegia.

 








1) Deskriba itzazu hiru protagonistak: Justin, Tessa eta Arnold.
2) Zein aldaketa izan ditu Justinek istorioak aurrera egin ahala?
3) Kibera munduko txabola-hiri handiena da, Nairobiren kanpoaldean dago, Kenian. Zein baldintzatan bizi da jendea? Aipa itzazu osasungarriak ez diren hiruzpalau.
4) Zein laguntza dute Kiberako biztanleek?
5) Filmaren arabera zein da "KDH", "Hiru erle", bertako gobernua eta gobernu britainiarraren papera Kenian?
6) Nork hil zuen Tessa? Zergatik?
7) Zer iruditzen zaizkizu medikamentuekin egiten diren esperimentuak? Beharrezkoak dira? Onuragarriak dira guretzat?
8) Komenta ezazu honako esaldi hau: "Ezin ditugu pobre guztiak salbatu, baina neskatila honi lagun diezaiokegu."
9) Pelikulan kontatzen denaren antzerako kasu errealak badaude, hala farmazia industriari, nola bestelako industriari lotuak. Ezagutzen duzu bateren bat?
10) Zein da Afrikaren etorkizuna?