Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, April 6, 2014

MGZ: Galtxagorriren desafioa.

Hemen duzue Tribuaren berbak saioan Galtxagorri robotari entzun genion bertsoa.
Lau oin emanda osatu zuen; bertsolari, kantari, ugari, adi.
Ea zuek gai zareten berak baino bertso hobea egiteko. Epailea MGZ-ko irakaslea izango da eta onenak saria izango du. Bueno, bertsoen maila ikusita gela bakoitzeko bi sarituko ditut.

http://link.brightcove.com/services/player/bcpid102197200001?bckey=AQ~~,AAAAF8Q-iyk~,FDoJSqZe3TR6MHYGnipbmxPnFodTmvml&bctid=3058528096001Galtxagorriren bertsoa:
Sumatu genezake 
hainbat bertsolari,
esperantzaz gabiltza
gaurkoan kantari.
Hoiek ere ez ditut
izango ugari.
Euroa hemen da ta
egon zaitez adi.

Ikasleen bertsoak:

Bertsorik onena

Etxerako bidean
banoa kantari,
SGAE dago kalean
isunak ugari,
krisi garaia da ta
diru beharra, adi!
Non ote dago muga?
Kontuz bertsolari!

(Batxi 1Cko Izaskun, Laura, Janire eta Bilal)

Batxilergo 1B

Saritua:
Robot traketsa ezin da izan bertsolari
ta egon zaitez Mikel gure bertsoz adi.
Egin lezake "Galgok" saiakera ugari,
baino gu baino hoberik ez dago kantari.
(Ane eta Amaia)

Saritua:
Herri batetik bestera noa ni kantari.
Entzun nazazu niri mesedez oso adi.
Buruan baditut nik errima ugari.
Buruan daramat hau, neu naiz bertsolari.
(Paula eta Leire)

Herriko plazan dabil Mikel bertsolari.
Mutil lirain jatorrak badaude ugari.
Gutxitan abesten du, egon zaitez adi.
Gure mutil kementsu hasi da kantari.
(Mikel, Jokin eta Iker)

Hemen jarduten dugu etengabe kantari,
entzuten zaudetenak egon zaitezte adi.
Euskaraz mintzatzea ez (ba)dakit ugari
zuek badakizue, ni ez naiz bertsolari.
(Ainhoa eta Sara)

Egon zaitez erne ene bertsolari,
Gasteizen bildu gara jende ugari
zure moduan gu ere kantari.
Egon zaitez laztana beraz guri adi.
(Isa eta Ania)

Batxilergo 1C

Saritua:
Irrintzi bat entzun da, egon zaitez adi!
Herriko plazan omen dabiltza kantari.
Hara hurbildu dira pertsona ugari.
Artea abesten duena dugu bertsolari.
(Iñaki eta Marta)

Hemen gabiltza denak bertsotan kantari.
Munduan zehar bira daude bertsolari.
Atera plazara ta txaloak ugari.
Denak egongo gara potoaren adi.
(Oihane eta Ane Salima)

Berotu da giroa, adi bertsolari.
Ireki zuk ahoa euskaraz kantari.
Jendea plazara doa, txaloak ugari.
Saio ona gaurkoa, ez ein poto, adi!
(Izaskun, Laura, Janire eta Bilal)

Zure jaioterria begiratu adi.
Plaza bete da ia, gazte dira ugari.
Bueltan da urduria, zoaz bertsolari.
Herri honen bizia euskaraz kantari.
(Izaskun, Laura, Janire eta Bilal)

Mundu osotik sakabanatuta egiaren bertsolari.
Iraganean ez mirestuta, deabruaren kantari.
Baina orain asko erabilita ta esperimentu ugari.
Bakarrik falta zaigu egotea emakumeei adi.
(Sergio, Unai J., Ane P.)

Izateko bertsolari,
hemen nago kantari,
esaten hitz ugari.
Egon zaitezte adi.
(Darío eta Jon)

No comments: