Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, December 1, 2014

MGZ: Bio. Desastre ekologikoak.

Lehenengo hiruhilekoa bukatu zaigu eta berriarekin hasi gara. Oraingoan ekologia, garapen jasangarria, baliabide naturalak eta antzeko gaiak jorratuko ditugu. Hasteko ariketatxo bat proposatu nahi dizuegu.
Gizakia Natura bere beharretara egokitzen saiatu da mendeetan zehar, baina beti ez du era egokian egin. Hemen dituzue lau herriren izenak:
- Aznalcóllar
- Moynaq

- Muxía

- Prypiat
Interneten saltseatu eta bakoitzari buruz erantzun itzazue honako galdera hauek:
- Non dago herria?
- Zer gertatu zen bertan? Noiz?
- Zeintzuk izan ziren ondorioak?
- Gaur egun oraindik ondorio horien eraginik ba al dago?

No comments: