Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Tuesday, March 24, 2015

Batxi 2: Lur. AP-1 autopistako lurjauzia.

Beha ezazue ondorengo argazkia. AP-1 autopistan aterata dago, Eskoriatza parean. Azken egunetako eurite ugariek eragin dute.

Komenta ezazue:
- zer gertatu da?
- zergatik gertatu da? zergatik hor?
- nolakoa pentsatzen duzue izango zela mendiaren egoera?
   (materiala, lurzorua, landaretza, malda...)
- etorkizunean nola ekidin dezakegu berriz gertatzea?


No comments: