Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Saturday, January 16, 2016

Batxi 2: Lur. Sumedi erraldoia Iberiar penintsulan.

Sumendi erraldoi batek eztanda egin omen zuen Iberiar Penintsulan duela 477 milioi urte. Garai hartan penintsula Gondwana kontinentearen kostaldean kokaturik zegoen eta bizia ozeanotan baino ez zen existitzen. Galiziatik Sardiniarainoko errauts geruza bat aztertu dute eta toki guztietan une berean sortua izan zela ikusi dutenez, eztanda bakar baten ondorioa izan zela uste dute, 1 eta 8 arteko eskala batean 6 inguruan egongo litzatekeena.

Informazio zehatzagoa eta zabalagoa www.rtve.es webgunean duzue.


No comments: