Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Monday, February 29, 2016

DBH 3: Sistema endokrinoa.

Hemen duzue Erase una vez el cuerpo humano saioko Sistema Endokrinoari buruzko atala. Egin klik marrazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=XktP1NX1JrM

Thursday, February 25, 2016

Batxi 2/DBH 4: Thierry Juteau geologoaren hitzaldia Gasteizen.

ALAVESIA elkarteak hitzaldi interesgarri bat antolatu du, “La difícil conquista de los fondos oceánicos”. Martxoaren 2an izango da 19:30tan Ignacio de Aldecoa Kultur Etxean, Gasteizen bertan Florida parkean.
Bresteko Unibertsitateko irakaslea den Thierry Juteau geologoak emango du hitzaldia. Juteauk 1970. hamarkadan hainbat inmertsio egin zituen ozeanotako dortsaleak aztertu asmoz eta 2000 metrotako sakoneran hainbat tximinia aurkitu zituen.



Tuesday, February 23, 2016

Batxi 2: Lur. Ingurumen Zientzietako Gradua

Hemen duzue Ingurumen Zientzietako Graduari buruzko posta. Esteka klikatuz informazioa aurkituko duzue eta argazkian klikatu promozio bideo bat.

Ingurumen Zientzietako Gradua


https://vimeo.com/album/3203598/video/116238764





Monday, February 22, 2016

DBH 3: Gaur goizean...

Irakur ezazu ondorengo testua eta zenbaki bakoitzean esan ezazu zer gertatu den zure nerbio sistemarekin edo sistema endokrinoarekin.

 












Esnagailuak esnatu zaitu (1) baina altxatzea asko kostatu zaizu (2) atzo berandutu egin baitzitzaizun telebistaren aurrean. Egia esan behar bada, pixagureak (3) altxatu arazi zaitu. Colacaoaren usaina hartu duzu (4) eta txokolatezko kruasanak ikusi dituzunean (5) ahoa listuztatzen hasi zaizu (6). Baina hala ere ez duzu gose handirik, izan ere lehenengo orduan Biologia azterketa duzu eta urduri zaude (7), urdailak esaten dizu ez duela janaririk nahi (8) eta bihotz taupadak ere azkar azkar dihoazkizu (9). "Garunaren atalak: kortexa, talamoa eta hipotalamoa..." buruan egin duzu birpasoa (10). 

Horretan pentsatzen ari zinela, nahi gabe ColaCao katilua jo duzu eskuarekin baina erori aurretik hartu duzu (11) eta pixka bat baino ez da zikindu mahaia. Armairua ireki (12) eta begiekin sukaldeko paperaren bila hasi zara (13), hortxe dago, goiko apalean ezkerretara. Ahalik eta paper gutxien erabiltzen saiatu zara (14) eta mahaia txukun txukun garbitu duzu. Lasai (15) inor ez da ohartu gertatu zaizunaz.

Wednesday, February 17, 2016

DBH4: Biologia. Espezieen arteko erlazio trofikoak.

Beha itzazu ondorengo argazkiak. Hainbat animalia agertzen dira bertan. Erlaziona itzazu beraien artean dituzten erlazio trofikoak erabiliz.







Thursday, February 11, 2016

Batxi 2: Lur. Ilargi esnea

"Ilargi esnea" izenarekin bataiatu dute Aizarnako (Gipuzkoa) meategi abandonatu batean espeleologoek aurkitu duten likido zuria. Munduan kasu bakarra da likido egoeran agertzen dena, izan ere aurkitu duten tokietan jadanik solidotua baitago. Ernio mendiaren barrenean dagoen galeria batean aurkitu dute eta 300 metrotako bidea egiten du, barneko beste erreka batzuekin elkartu eta kolorea galtzen duen arte.

Ilargi esnea, zuria eta disdiratsua da, karbonatoa, kaltzioa eta magnesioa dira haren osagai nagusiak. Gibbsita mineralaren kristal txikiak ditu. Aizarnako esneak kristal bereziki txikiak dituelako dago egoera likido bitxian. Karlos Galán biologoak 32 troglobio espezie identifikatu ditu bertan.


Tuesday, February 9, 2016

Friday, February 5, 2016

DBH 3: Biologia. Diabetesaren azalpena.

Diabetesaren inguruko aurkezpenean Aroak eta Ainarak honako bideo hau jarri ziguten. Ondo azaltzen ditu diabetesaren inguruko auziak. Eskerrikasko Aroa eta Ainara, aurkezpen bikain egin zenuten. Klikatu argazkian:

https://www.youtube.com/watch?v=9vDszIQaryI

Monday, February 1, 2016

DHB 4: El viaje perdido de Darwin

Hemen duzue Darwinen bidaiaren inguruko dokumentala, National Geografic erakundeak egindakoa. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=x7kIPlgAx2I