Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, January 31, 2018

Batxi 2: Bio. Pigmentuak.














Egin ezazu ikerketa txiki bat interneten honako galdera hauek erantzuteko:

1) Landareak zergatik dira berdeak?
2) Zer da pigmentua?
3) Zeintzuk dira pigmentu ezagunenak?

Tuesday, January 30, 2018

Batxi 2: Bio. Zelularen metabolismoaren historia.

Ordena itzazu ondorengo zientzilariak kronologikoki eta bila ezazu beraiei buruzko informazioa. Nongoak ziren? Noizkoak? Zein unibertsitatetan egin zuten lan? Zein ekarpen egin zioten zientziari? Nobel Saririk jaso zuen?

- Melvin Calvin
- Lynn  Margulis
- Hans Adolf Krebs
- Feodor Lynen

Thursday, January 25, 2018

DBH 3/4: Biologia. Ugalketa asexuala

Hemen dituzue ugalketa asexual motak azaltzen dituzten bideoak, benetan interesgarriak:

Erdibiketa (Bakterioa)
Gemazioa (Hydra)
Zatiketa (Planaria)
Esporulazioa (Ziza)

Monday, January 22, 2018

DBH 3: Biologia. Nefronen funtzionamendua.

Hemen duzue aspaldiko bideo bat, baina ongi erakusten du nefronetan gertatzen den iragazketa prozesua eta beraz gernu sistemaren funtzionamendua. Klikatu irudian.


Sunday, January 21, 2018

Artikoaren elegia

Ludovico Einaudi pianojole italiarrak glaziar eremu batean grabaturiko piano pieza da, Greenpeaceren Klima aldaketaren kanpainaren parte izan dena. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=2DLnhdnSUVs

Tuesday, January 9, 2018

Batxi 2: Biologia. Organuluen argazkiak

Hemen dituzue hainbat mikrografia. Bertan zelula zatiak ikusten dira. Saia zaitezte hauetan dauden organuluak identifikatzen. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.









Tuesday, January 2, 2018

Batxi 1: Bio. Zelularen aurkikuntzaren historia

Hemen duzue BBCren dokumental interesgarria: "La química de la vida: 1. La célula". Bertan Hooke eta Leeuwenhoeken mikroskopioak eta idatziak ikusten dira. Ondoren teoria zelularrerako urratsak ikusen dira, Robert Brownen nukleoa eta azkenik Schleiden eta Schwann-en teoriaren bilakaera.

http://www.dailymotion.com/video/xzo9eo_la-celula-1-la-quimica-de-la-vida_tech