Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, February 23, 2018

DBH 3: Nerbio Sistema.

Esan ezazu Nerbio Sistemak nola funtzionatzen duen kasu bakoitzean.

1) Lagun bat ikusi dugu beste espaloian eta agurtu egin dugu.
2) Azterketa baten atarian gaude eta urduri jarri garenez bihotza eta arnasa azkartu zaizkigu.
3) Okindegi batean sartu naiz eta bertako usainak gosea sortu dit.
4) Kontzentratuta nengoela lagun batek atzetik etorri eta eskua jarri dit sorbaldan. A ze sustoa!
5) Bapatean pentsamendu bat etorri zait burura; "zenbat dira 35 gehi 72?". Ezingo dut lorik egin emaitza jakin arte!!!
6) Korrika ari nintzen eta nahikoa egin dudala erabaki ondoren gelditu egin naiz. Bihotzaren taupadak eta arnasa erlaxatzen hasi dira.
7) Pelikula bat ikusten ari naiz eta momentu batean begiak malkoz bete zaizkit.
8) Malabarak dantzatzen ikasi nahi dut eta praktikatzen ari naiz.
9) Patata tortila pintxoa ahoan sartu dut.
10) Euskarako klasean diktaketa egiten ari gara. Irakasleak "Listuztatzea" esan du eta ongiu idazten saiatuko naiz.

Tuesday, February 20, 2018

Batxi 1: Biologia. Forma ez zelularrak.
















Izaki bizidunen erreinuak ikusi ditugu klasean. Bertan birusa ez-bizidun bezala sailkatu genuen eta orain hauek eta beste izaki batzuk aztertzea dagokigu. Egin itzazu ondorengo ikerketak internet erabiliz.

1) Bila itzazu honako izaki hauen irudiak:
   - Gripearen birusa
   - Tabakoaren mosaikoaren birusa
   - Birus bakteriofagoa
2) Esan ezazu zein osagai dituen bakoitzak eta zein den material genetikoa.
3) Azal itzazu ziklo litikoa eta ziklo lisogenikoa.
4) Birusa baino sinplegoak diren izakiak badaude. Aipa itzazu bi.

Saturday, February 17, 2018

DBH 4: Bio. La odisea de la especie galdetegia.









 


La odisea de la especie dokumentala ikusi ondoren ea nola erantzuten dituuen galdera hauek:
1) Lucy eta bere lagun berriak espezie berekoak al ziren? Zer esan nahi du espezie berekoak izateak?
2) Zer ian zen hominidoak sortu zituena?
3) Zein hominido izan zen lehenengoa Afrikatik ateratzen? Zer gertatu zen naturan hominido horrek Afrikatik ateratzea erabakitzeko?
4) Zein hominidok ikasi zuen sua erabiltzen? Zeinek ikasi zuen sua sortzen? Zein abaitaila ematen zien suak?
5) Homo habilis izenak "gizaki abila" esan nahi du. Zergatik jarri zioten izen hori?
6) Zein desberdintasun aurkitzen dituzu Neanderthal eta Sapiens artean?

Thursday, February 15, 2018

DBH 3: Bio. Ugalketaren inguruko gurutzegrama.

Hemen duzue Ugalketa gaiaren barnean ikusi ditugun kontzeptuekin egindako gurutzegrama bat. Ea osatzeko gai zareten. Klikatu irudian.


Wednesday, February 14, 2018

DBH 4: Biologia. La odisea de la especie.

Giza eboluzioarekin ari garen honetan, hemen duzue "La odisea de la especie" dokumentala. Bertan hominido nagusiak azaltzen dira. Jacques Malaterre frantsesak zuzenduriko dokumental hau 2003 urtean estreinatu zen.


Friday, February 9, 2018

Otsailaren 11: Emakume zientzilarien eguna.

Otsailaren 11 Emakume Zientzilarien Nazioarteko Eguna da. Hemen dakarzkizuet hainbat emakume zientzilari. Saia zaitezte beraiei buruzko informazioa bilatzen.



 Inge Lehmann










Hipatia











Jane Goodall

Caroline Herschel











 Rosalind Franklin

Mary  Anning


Maria Skłodowska
(Marie Curie)

Margaret Cavendish

Jocelyn Bell Burnell







Émilie du Châtelet

DBH3: Biologia. Erase una vez (Ugalketa)

Hemen duzue "Erase una vez el cuerpo humano" marrazki bizidunen sailaren Ugalketari buruzko saioa. Klikatu argazkian.


Tuesday, February 6, 2018

Batxi 2: Biologia. Fotosintesiaren inguruko galderak.

Erantzun itzazu fotosintesiaren inguruko galdera hauek:

1. Non gertatzen da fotosintesiaren fase argiduna? Non ekoizten dira ATP eta NADPH? Zergatik ez mintzaren beste aldean?
2. Egia al da Calvinen zikloa gauez gertatzen dela? Arrazonatu erantzuna.
3. Zitokromoa zer da? Zein funtzio du? Non kokatzen da? Kloroplastoaz gain zein organulotan aurki dezakegu?
4. Zer da RuBisCO? Zer egiten du? Non kokatzen da?
5. Kloroplastoak bere ADN eta erribosoma propioak ditu, zertarako? Pagoaren edo haritzaren kasuan noiz dira bereziki aktiboak? Arrazonatu erantzuna.
6. Irudiko argazkian landare bat daukazue. Zein tokitan egiten da fotosintesia? Beste ataletan zer egiten da?

Batxi 2: Biologia. Metabolismoaren zikloak.

Identifika itzazu zelulen metabolismoari loturiko ziklo hauek. Esan ezazu non gertatzen den bakoitza eta zeintzuk diren ziklo bakoitzean lortzen diren produktuak.





Monday, February 5, 2018

DBH 3: Biologia. Ugalketa funtzioa

Hemen duzue ernalketa eta enbrioi zein umekiaren garapena azaltzen duen bideo ikusgarria. Klikatu argazkian.

https://www.youtube.com/watch?v=yvr5UCDM9QI

Saturday, February 3, 2018

Batxi 1/ DBH 4: Geologia. Beroketa globalaren eragina.

Hemen duzue irudi interesgarri bat. Bertan etorkizuneko proiekzio bat egiten da. Lurraren batazbesteko tenperatura lau gradu igotzen bada gure planetak izango dituen aldaketak ikusi eta azaltzen dira. Klikatu mapan handiago ikusteko.


Friday, February 2, 2018

Batxi 1: Bio. Euskal herriko landare haragijaleak

Klasean Drosera aipatu dugu, Euskal Herrian dugun bi landare haragijaletako bat, bestea Pinguicula da. Hemen duzue time-lapse teknikarekin egindako bideo bat. Klikatu argazkian.












Pinguicularen inguruko bideoa ere hemen duzue. Klikatu argazkian.



Thursday, February 1, 2018

Batxi 1: Bio. Zelulabakarrak eta koloniak













Hona hemen hainbat izaki zelulabakarren bideoak eta baita kolonia batenak ere.


MONEROAK
- Escherichia coli eta Staphylococcus aureus
- Zianobakterioa

PROTISTOAK
- Paramezioa
- Ameba
- Tripanosoma
- Euglena
- Diatomea
- Volvox

ONDDOAK
- Legamia
- Lizuna